Etxeberria arkitektura bulegoa

Eraginkortasun Energetikoaren Ziurtagiria

Apirilaren 5eko 235/2013 Errege-Dekretuak dio, eraikinen eraginkortasun energetikoa egiaztatzeko oinarrizko prozedura onartzen duena, eraikinak edo hauen atalak eraiki, saldu edo alokatzerakoan, eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria edo honen kopia bat maizter edo erosle berriari erakutsi eta eman behar zaiola.

2013ko ekainaren 1etik aurrera, salgai edo alokairuan dauden eraikin, etxebizitza eta lokal guztiek, bere etiketa eta ziurtagiri energetikoak eduki eta erakutsi beharko dituzte.

3 Ziurtagiri mota bereizten dira:

– Proiektuaren eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria: ziurtapen prozesuaren ondorioz proiektugileak izenpetutako agiria da. Betearazte proiektuaren ezaugarri energetikoei eta eraginkortasun energetikoaren kalifikazioari buruzko informazioa du.

– Eraikin bukaerako eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria: ziurtapen prozesuaren ondorioz eraikinaren zuzendariak izenpetzen duen agiria da. Bertan proeiktuarekin batera eraikin jasoari eta bukatuari dagozkion ezaugarri energetikoak eta eraginkortasun energetikoaren kalifikazioa ziurtatzen da.

– Eraikitako etxeen eraginkortasun energetikoaren ziurtagiria: ziurtapen prozesuaren ondorioz teknikari adituak izenpetutako agiria da. Eraikitako etxeen ezaugarri energetikoei eta eraginkortasun energetikoaren kalifikazioari buruzko informazioa